18 eguneko bonbardaketa etengabeek milaka palestinar hil eta zauritu dituzte eta milioi bat pertsona baino gehiago lekualdatu dituzte Gazan. Auzo eta famili osoak mapatik ezabarazi dituzte, osasun-zentroek nekez dute funtzionatzen eta etxebizitza guztien % 43 suntsituta edo kaltetuta daude. Infografia hau 2014ko bonbardaketen harira egin genuenaren eguneraketa da. 2014ko eta 2021eko bonbardaketek erakutsi digute, Israelgo gerra krimenak zigorrik gabe geratzen direla. Aurreko erasoengatik inoren aurrean konturik eman ez izanak bidea erraztu zion orain lekuko garen suntsipen lazgarriari.