Lehen Nakbatik (1948) bizirik atera ziren, baina egun Israel egiten ari den sarraskian hil dituztenen omenez eginda dago infografia hau.
AEBetako presidente Joe Bidenek Gazako hildakoen kopurua zalantzan jarri zituenean palestinarrak are gehiago deshumanizatu zituen. Erantzun gisa, Gazako Osasun Ministerioak 6.747 hildakoren izenak, adina eta identifikazio zenbakiak argitaratu zituen. Horien artean 76 eta 93 urte bitarteko 74 palestinar zeuden.