Gazan, familia-argazkiak Israelgo genozidioaren erretratu bihurtu dira. Gazako ehunka familia palestinarrek kide batzuk galdu dituzte Israelen bonbardaketa indiskriminatuen ondorioz, eta familia asko erabat ezabatu dute erregistrotik. Egoera hain da beldurgarria, ezen medikuek akronimo bat sortu baitute Gazako ospitaleetan umezurtz dauden haurren egoera deskribatzeko: "W.C.N.S.F. – Wounded Child No Surviving Family (Haur zauritua, bizirik dagoen seniderik gabe)".